XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina urteak igaro ahala, 1818.eko Bizkaiko Batzarre Nagusiek meategietarako arautegia erabaki zuten eta gero, berriz, arautegiari indarra kendu egin zioten.
Meategietako jabe handiek eta merkatariek ez zuten ez inolako legerik ez arautegirik nahi; bakoitzak meategia nahierara eta era liberalaren arabera ustiatu behar zuela aldarrikatzen baitzuten.
Beraz, negu zein udan eskubidea zutelako nahi beste mea ateratzeko eskubidearen alde atera ziren, ohizko tradizioa hori zela eta.
Bestalde, talde txikitan antolaturik zeuden langileek neurriz atera nahi zuten burdin mea; asko aterata prezioak behera egin eta diru berbera lortzeko ahalegin handiagoa egin beharrean baitzeuden.
Beraz, neguan ez ateratzearen alde zeuden eta orohar burdin mearen erauzketa arautu egin nahi zuten.
Erresuman 1825.ean, meategietarako lege bat indarrean jarri zen eta Bizkaiko Batzarre Nagusiek antzeko beste bat jarri zuten indarrean 1827.ean.
Gogor kritikatzen zen merkatari handien ekimena, langile-talde txiki autonomoen kaltetan aritzen zirelako.
Lege hark erresumako funtzionaririk ez zuen onartzen Bizkaian, baina azken finean konpainiak egiteko aukera zabaltzen zuen.
Horiek horrela, 1827an, mea-merkatariek eta meategietako jabe handiek
Erauzten zen burdin mea gehienaren salerosketa kontrolatzen zuten.